Ostiral honetan, apirilaren 3a, hasiko dira Gure Etxea elkarteko kantu ikastaroak, Felisa Marchiano sopranoarekin. Lehen klasea 17:00tatik 19:00tara izango da, baina besteak astelehenetan 18:00tatik 20:00tara izanfgo dira. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, deitu 4382-2448 telefonora, 15:00etatik 17:00tara, astelehenetk ostiralera.
Felisa E. Marchiano Morteo San Nicolás de los Arroyosen jaio da. Lagun Onak koruan aritu da soprano solista bezala, P. Luis de Mallea maixuaren gidaritzapean. Honako koruetako partaide izan da: Asociación Wagneriana , Coral Contemporáneo, Estable del Teatro Colón, Polifónico Nacional eta Teatro Argentino de La Plata. Cantoria Luganorekin Erroman izan zen 2000ko Jubileoan. Alkartasuna koraleko sortzaile eta soprano solista izan da.