Atzo asteartea heldu ziren zuzenean Ipar Euskal Herritik eta asteburuan Mar del Platan, Euskal Astean izango dira. 'Euskal Argentina' taldea dira, Euskal Herriaren eta Argentina-Uruguai arteko harremanak sustatzen dituen Ipar Euskal Herriko taldea.
Taldeari harrera egiteko, afari herrikoia antolatu du gaur asteazkenerako, azaroaren 3rako, Iparraldeko Euskal Etxean, Moreno kaleko egoitzan, bertako Kultura Azpibatzordeak.
Aukera paregabea euskara praktikatzeko eta euskal kantuak molde xaharrean kantatzeko, Euskal Herriko festa egunetan bezala.
Giro ona, herrikoi euskalduna zinez segurtatua.
-Euskal Etxearen bloga: http://iparraldeeuskaletxea.blogspot.com