Irailaren 22an, ostegunean, hasiko da XXXVI. Nazioarteko Mus Txapelketa, Zazpiak Bat Euskal Etxeak antolatuta. Txapelketa Sapphire Princess barkuan ospatuko da: irailaren 21eko gaua hiriko hotel batean igaro ondoren, biharamunean Vancouverretik abiatuko dira, irailaren 29an, larunbatean, Alaskara iritsiz.