Ostiral honetan, abuztuaren 6ean, zinema euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin, Euskaltzaleak-ek antolatuta, Buenos Airesko Mexiko 1880 helbidean.
Gaur, 'Behiak-Vacas', Julio Medem-en filma. Arratsaldeko zortzietan.
Aurretik, ordu bete lehenago, nahi duenarentzat, txalaparta praktikatzeko aukera.
Filmaren ondoren, euskal taberna, 'Txindoki Taberna'ren eskutik, gaurkoan tortila pintxoak eta marmitakoa.
Sarrera doanik.
Afarian, tortila pintxoak 3,5 peso eta marmitako platerkada 16 peso.
Etortzeko asmoa baduzu, baiezta ezazu mesedez zure presentzia txindokitaberna@gmail.com helbidera idatziz, adieraziz zenbat eta izen bat.
Euskaltzaleak - Buenos Airesko Euskaltegia
Mexiko 1880 (CP1222ABB)
Tel/faxa 54 11 4 383 1529
www.euskaltzaleak.org.ar
info@euskaltzaleak.org.ar