Julia Otxoa idazleak literaturari buruzko topaketa batean parte hartuko du astearte honetan, apirilaren 17an, Chicagoko Cervantes Institutuan Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.
Ekitaldia Cervantes Institutuaren Chicagoko egoitzan izango da, 18:00etan, eta José María Merino eta Ignacio Martínez de Pisón idazleek ere parte hartuko dute bertan. Bere lan poetikoa eta narratiba laburra izango ditu hizpide Julia Otxoak solasaldian; Merinok eta Martínez de Pisón-ek, berriz, beren eleberri eta ipuinak jorratuko dituzte. Angeles Encinar literatura-katedraduna eta kritikaria ere hiru idazle ezagun hauen obraren gainean ariko da.
Etxepare Euskal Instituta, webgunea.
Cervantes Institutua, webgunea.