euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Juan Pedro Esnaola euskal musikaria omenduko dute Laurak Bat Euskal Etxean

2008/10/22

Non: Buenos Aires, Argentina

Juan Pedro Esnaola musikari euskal-argentinarra jaio zela berrehun urte aurten bete dira eta hori dela eta Laurak Bat (Belgrano Etorbidea 1144) Euskal Etxeko 'Sebastian de Amorrortu' aretoan ekitaldi bat burutuko da. Bertan, hitzaldi bat izango da, Esnaola musikariaren eta bere familiaren (bere anaiak eta osaba Picazarri) garrantzia goraipatuz. Horretaz gain, Jorge Beramendi musikariak Esnaolak musika klasikoaren barruan egin zituen ekarpenen errepasoa eskainiko du. Esnaolaren ekarpen horietako bat Argentinako Ereserki Nazionalaren bertsioaren moldaketa da, gaur egun ezagutu eta kantatzen dena alegia. Ekitaldiaren amaieran bazkari bat emango da Euskal Etxeko jangelan eta buruko 60 $ ordaindu beharko dira. Erreserbak egiteko deitu 4328-6906/7910 telefono zenbakira.

Laurak Bat Euskal Etxea



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia