euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Juan Migel Gutierrezek hitzaldia emango du Euskaltzaleak-en 'ikusentzunezkogintza euskararen irakaskuntzan' gai harturik

2010/05/18

Non: Buenos Aires, Argentina

Gaur asteartea, 2010eko maiatzaren 18an, arratsaldeko zazpi t'erdietan, hitzaldia emango du, Euskal Herritik etorri berria, Juan Migel Gutierrez zinegileak, "ikusentzunezkogintza euskararen irakaskuntzan gaur egun" gai harturik, Euskaltzaleak-en egoitzan (Mexiko 1880, Hiriburu Federala).

Juan Migel Gutierrez (Errenteria, 1945) pertsona ezaguna da euskal zinema alorrean. Besteak beste eta gaurko hitzaldiko gaia izango den euskararen irakaskuntza alorrean, bideo didaktikoetan alegia, HABEren 'Bai Horixe' sorta mitikoa egin zuen; bestela ere dokumentalak egin ditu, labur eta luzemetraiak, zine kritikaria ere izan da eta euskal zinemagintza aztertu, ikertu eta landu duen pertsona.

Euskaltzaleak - Buenos Airesko Euskaltegia
Mexiko 1880 (PK1222ABB)
Tel. Faxa: +54 11 4 383 1529


« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia