Astelehen honetan, apirilaren 6ean, Ontarioko Euskal Etxeak 'Spain: On the Road Again' dokumental sailaren 105. atalaren bideoa eskainiko du. Atal honetan Juan Mari Arzak sukaldaria eta Errioxako gastronomia eta ardoak agertzen dira. 18:00tatik 19:00tara izango da eta horren ostean bazkideen topaketa egingo da, Heather-ek eta Erica-k antolatuta.