Astearte honetan, uztailaren 12an, 19:00etan, Juan de Garay Fundazioak gonbidaturik hitzaldia emango dute Buenos Airesko Jockey Club-eko Anasagasti aretoan Alberto Allende Iriartek eta Mauricio Goyenecheak euskal jatorriko argentinar 14 presidenteez.
Hauek dira aipatuko diren presidenteak: Justo José de Urquiza, Nicolás Avellaneda, José Evaristo Uriburu, Manuel Quintana, José Figueroa Alcorta, Victorino de la Plaza, Hipólito Irigoyen, José Félix Uriburu, Roberto Ortiz Lizardi, Pedro Eugenio Aramburu, Alejandro Agustín Lanusse, Raúl Alberto Lastiri eta Eduardo Duhalde.
Ekitaldiak Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioko presidentea bera, Jorge Zorreguieta, izango du buru.
Jantzi 'egokiz' etortzea eskatzen dute, gizonen kasuan jaka eta korbataz.