Gaur asteazkena, 2010eko maiatzaren 12an, 20:00etan Euskal Etxean, Josu Martinezen Itsasoaren Alaba. Filmaren ekoizlea den Txema Uriarte bertan izango da. Doakoa. Informazio gehiago: http://blog.euskaletxeak.org/category/festivals/zinemaldia
Haizek bi urte bete baino lehen GAL taldeak bere aita hil zuen, Mikel Goikoetxea "Txapela" errefuxiatua. Aitaren oroitzapenik txikiena ez badu ere, 25 urte geroago neska galdezka hasiko da. Itsasoaren alaba memoria ariketa baten lekukotza da. Goikoetxea ezagutu zutenen testigantzak lotuta, Haizek aita eta garai hartako egoera nolakoak ziren jakingo du pixkanaka, mundu eta sentsazio ezberdinak nahastuta, eta ikuslea sustraietarako bidaia errepikaezin horren lekuko bilakatuta.