Eusketxek gonbidapena luzatzen die bazkide eta lagunei, eta publiko interesatuari oro har, bere egoitzara gertura daitezen, Alberto Irigoyen Artetxek Josu Legarretarekin elkarlanean eginiko "Gernika en Argentina. Expandiendo el Fruto" liburuaren aurkezpenera. Dena den, aurkezpena fisikoki bertatik bertatik edo online ere segitu ahal izango da.
Ekitaldiak Josu Legarreta izango du partaide eta urriaren 18an, igandean, egingo da, 18:00etan,(EHko 23:00etan) Buenos Airesen, Eusko Kultur Etxearen egoitzan (Lizarraenea, México 1880, CABA).
Online parte hartu nahi dutenek igandean 13:00ak baino lehen bidali beharko dute eskaera, eusketxe@gmail.com helbidera (ipini mesedez "Gernika en Argentina, presentación de Josu Legarreta" mezuaren gaian) eta aurkezpenera sartzeko esteka jasoko dute.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


