euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Josu Larrinagak 'La música basca: l’actitud punk i la sensibilitat pop' hitzaldia eskainiko du Bartzelonako EH Sona jaialdiaren barruan

2010/10/24

Non: Bartzelona, Katalunia

Josu Larrinagak 'La música basca: l’actitud punk i la sensibilitat pop' hitzaldia dakar Bartzelonako EH Sona jaialdiaren programaren barruan. Euskal musika herrikoiaren historian barna eginiko ibilbide sintetiko batean, hirurogeigarren hamarkadako folk bakarlarietatik hasi eta mende berriko abangoardieneko taldeetaraino zera ikusten dugu, euskararen inguruko doinuak pop sentsibilitatearen (kantak egunerokotasunarekin, gertukoarekin, jendearen bizitzarekin lotzen dituena) eta punk jarreraren artean (musikariak iraultzara, konformaezintasun eta dekonstrukziora eramaten dituena baina baita ere do it yourselfera) mugitzen direla. Hau konstante bat izango da euskal gizarteak modernotasun aurreratuan eginiko bide propioa islatzen duen historian. Gai hau eta beste asko jorratuko ditu Josu Larrinagak.

Hitzaldia 20:00etan izango da Euskal Etxean. Sarrera doakoa da.

informazio gehiago



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia