Josu Bergara bakarlariak bere bigarren diskoa aurkeztuko du gaur, urriak 2, 20:00etatik aurrera Euskal Etxean. 2006ean atera zen kalera bere lehenengo diskoa, 'Karramarroen hiria', eta orain 'Nora Zoaz' aurkeztuko du. Diskoa entzuteko eta saretik doan jaisteko aukera dago (Copyleft Lizentziapean), eta nola ez, 10 €ren truke erosteko. Kontzertu honetarako sarrerak 2€, kontsumizioarekin, doan bazkideentzat.