Otsailaren 23an, larunbata, Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? liburuaren katalanezko itzulpenaren (Som com moros dins la boira?) aurkezpena izango da Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroko (CCCB) Raval aretoan, 18:00etan. Jose Angel Irigarai eta Atoni Batista idazleek, besteak beste, hartuko dute parte.