Jose Mendiague Diasporako bertsolari handiari buruzko pastorala (Johañe Bordachar-ek idatzia) antolatu dute igande honetan, uztailaren 29a, Arrokiagan.
Jai eguna izango da herrian, goizetik hasita: pastoraleko partaideek kantatutako meza izango da 10:30etan eta ondoren denei irekia den bazkaria egingo da. Pastorala 15:30tan hasiko da.
Jean-Fabien Léchardoy barkoxtarrak zuzentzen du emanaldia eta antzezle nagusiak honakoak izango dira: René Oyhenart (Mendiague heldua), Xantiana Etxebest (Mendiagueren emazte Margarita Gandiola), Beñat Larrori (Mendiague gaztea) eta Maider Larrori (Margarita gaztetan).