Asteazken honetan, uztailaren 29an, Enrique Poittevinek Jose Maria de Iparraguirre-ri buruzko online hitzaldia emango du Haize Hegoa Euskal Etxearen Kultur Zikloan. Berrogeialdia dela eta, birtualki egiten dute, Zoom-en bidez. Hitzordua arratsaldeko 18:30etan da (Uruguaiko ordua, 23:30etan Euskal Herrian). Interesatuek bilerara sartzeko IDa eta pasahitza eskatu behar dituzte.