euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Jon Kortazarren hitzaldia 'Euskal pastorala'z, UNLPko Euskal Gogoetarako Katedra Askeak eraturik

2008/10/04

Non: La Plata, Argentina

Gaur larunbata, urriak 4, arratsaldeko seietan, La Platako Euzko Etxearen egoitzan, UNLPko Euskal Gogoetarako Katedra Askeak antolaturik, hitzaldia eskainiko du Jon Kortazar literatur kritikari eta EHUko Euskal Literatura katedradunak, aldi berean Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko presidenteorde eta Literatura saileko buru denak.

Aurretik ere ibilia da Kortazar La Platan, izan ere UNLPk eta Eusko Ikaskuntzak elkarrekin sinatutako lankidetza akordioaren baitan, 2006an, 'Ahozko euskal poesia' gaia jorratu zuelarik orduan.

Oraingoan, hitzaldia UNLPk antolatutako VII Jornadas Expo Universidad Comunidad delakoen esparruan kokatzen da bere bisita, egitaraua hemen topa daitekeelarik pdf-n.

Jon Kortazarren saioa La Platako Euzko Etxearen egoitzan iznago da, arratsaldeko seietan, 14 eta 58. kaleen artean.

La Platako Eusko Etxea: www.centrovasco.com.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia