Jon Kortazar (Mundaka, Bizkaia, 1955) literatur kritikari eta katedradunak hitzaldia emango du Buenos Aires-eko Eusko Kultur Etxean (Mexiko kalea, 1880) gaur, urriaren 8an, arratsaldeko 19:30etan. Kortazar Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Literatura katedraduna eta Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko presidenteordea da.
['Literatura eta Hizkuntza Espainiar Garaikidearen Nazioarteko Kongresua, XX. eta XXI. mendeak' delakoan parte hartzeko heldua da Kortazar Argentinara, Literatura Espainiarreko Katedrako Letren Sailak eta UNLP Unibertsitateko Teoria eta Kritika Literarioko Zentroak urriaren 1, 2 eta 3rako antolatutako mintegian hain zuzen ere]
Eusko Kultur Etxeak, Euskaltzaleak-ek eta Iparraldeko Euskal Etxeak (CVF) antolatutako ekitaldia da.
Sarrera doan.