Bilbo, Bizkaia. Sabino Arana Fundazioak gonbidatuta, Jon Goikoetxea ikasle-lider venezuelarrak partehartze eta komunikazio modu berriei buruzko hitzaldia eskainiko du gaur 19:30etan Bizkaiko Batzar Nagusietan (Hurtado de Amezaga 6, Bilbo). 'Venezuela eta zubien belaunaldia' titulua eramango du ekitaldiak eta jarraian, partaideek afari bat edukiko dute Nicolas Jatetxean (Ledesma, 10).
Jon Goikoetxea Lara euskal jatorria duen gaztea 2007an unibertsitate mugimenduaren liderra izan zen, Hugo Chavezen gobernuak Radio Caracas Televisión itxi zuenean. Ondoren, Konstituzioaren berrikuntzaren kontra altxatu zen.
Hitzaldia eta hizlariari buruzko informazio gehiago, hemen.