Martxoaren 8an, Boiseko Euskal Museoan euskaldunen urteroko erritualei buruzko hitzaldia emango du John Ysursa historialariak. Solasaldia Basque Museum& Cultural Center-ek eta Boise State University-ko Euskal Ikasketa Programak antolatua da. Arratsaldeko 19:00tan hasiko da eta sarrera doan izango da.