euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Joao Oliveraren kontzertua Euskal Etxeko txokoan eta capoeira eta Brasilgo dantzen erakustaldia

2010/01/05

Non: Bartzelona, Katalunia

Urte berria indartsu datorkigu Bartzelonan, gaur bertan (errege bezpera) Joao Oliveraren kontzertua eskainiko baitu Euskal Etxeko txokoak. Kontzertua 20etan hasiko da eta ondoren capoeira eta Brasilgo dantzen erakustaldi bat ikusteko aukera izango da; sarrera, 6€, zerbait hartzeko eskubidearekin (bazkideak doan).

Gaurkoa “Cidade dóna Mata” talde brasildarraren ondorioa da. Energia, bapatekoa eta Brasilko musika herrikoiaren indarra, jazz, funk eta rockarekin nahastea zen lehenengo ideia, hori guztia abesti eta estetika instrumental batez jantziaz. Joao Oliverak Quim Ramos ezagutu ostean, Tangoa, Buleriak, Afro-Sambak, Afoxeak, Ijexak eta Baioeak gehitu zitzaizkion kartsuki. Informazio gehiago ondoko estekan: www.myspace.com/centelladebrek

Jakin arazi, bestalde, Euskal Etxeko ikastaroetan apuntatzeko aukera egongo dela ostegunetik aurrera. Parte hartzeko bazkide izatea ezinbestekoa izango da eta hiruhilabeteko 45€ ordaindu beharko da. Talde batek aurrera egin dezan gutxienez sei lagunek eman behar dute izena. Eskaintzen diren ikastaroak ondokoak dira:

  • Panderoa (astearte/ostegunetan)
  • Euskal dantzak (astearte/ostegunetan)
  • Txalaparta (larunbat arratsaldetan). Bigarren hiruhilabeteko honetan astean zehar talde bat sortzeko ahalegina egingo da
  • Bakarkako txalaparta: ordutegia eta prezioa irakaslearekin hitz egin beharrekoa.
  • Dantza garaikidea (larunbat goizetan). Eneritz Zeberio dantzaria izango da ikastaro berri honen arduraduna. Dantza ikastaro honek gorputza entzun, ezagutu eta sentitzearen bidez dantzatzea du helburu. Orainaren denbora eta espazioan kokatuz arnastu eta barrutik datorren mugimendua bilatuko da


« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia