euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Joan Errea euskal-amerikarraren "Aita deitzen zen gizona" liburuaren aurkezpena

2016/05/14

Non: Banka, Nafarroa Beherea

Maiatzaren 14an, larunbata, «Aita deitzen zen gizona (A man called Aita)» liburuaren aurkezpena, Bankako Olhaberriko gelan, 20:30etan.

EGITARAUA

  • Aurkezpen eta agurra: Andoni Iturriotz
  • Bankako gazteen kantua
  • Liburuaren historia: Pello Salaburu
  • Historiako bertsoak tartekaturik: Jean-Louis Laka
  • Jendearen parte hartzea, galderak, iruzkinak

Nevadan bizi den Joan Errea emazteak idatzitako oroitzapenak argitaratu ditu Pello Salaburuk. Argitalpena, Iruñeko Pamiela argitaletxeak egin du, Eusko Ikaskuntza eta Larraldea kultur zentroaren laguntzarekin.

Joan Errearen senide eta testuan aipatzen diren lagun guziak euskal diasporakoak dira, hona agertzen diren izenak: Arnaud Paris, aita; Marie Jeanne Goyhenetche Paris, ama; Arnaud, Mike John eta Pete Paris, anaiak; Josephine Etcheverry Irigoyen, ahizpa; Louis Errea, senarra; Louis Michel Errea, semea; Liane Errea Iroz, alaba; John Iroz, alabaren senarra, Marie Etcheverria, amatxi; Michel Boloquy, aitatxi, Teodoro Romero, Frijolito; Louis Goyhenetche, Otto Louis; Fernando Sorhondo; Fermin Urrutia; Rafael Olaechea, Rafael Zaharra, Bernardo Boloquy; Beñat Auchguy... Kasi denak Lasatik, Baigorri Garazi bailaratik jinak!

Testua, emozioz eta errespetuz betea, euskaraz idatzia da (behenafarreraz) eta bertsutan...

Aurkezpena Pello Salaburuk eginen du eta liburutik ateratutako bertsu batzuk kantatuko ditu Jean-Louis Lakak.



« Maiatza 2024 »
 
 
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia