Francisco Javier Mina errepublikano nafarraren heriotzaren 191. urteurrenean 'Francisco Javier Mina eta Euskal Herria. Herri bat bere autodeterminazioaren bila' bigarren jardunaldiak ospatuko dira gaur eta azaroaren 14 bitartean 'Diáspora Vasca Francisco Javier Mina' elkarteak eta 'Amig@s de Euskal Herria capítulo México'-ak antolatuta. Gaur 19:00etan, mahainguru bat burutuko da Kazetarien Klubean (Filomeno Mata, 8) 'Herrien autodeterminazioa eta globalizazioa XXI. mendean' goiburupean. Venezuela, Saharako Errepublika Demokratikoa, Bolivia, Palestina eta Kubako ordezkariek hartuko dute parte.
Askapenaren webgunea