Azaroaren 2ra arte luzatuko den La Platako Euskal Aste Nazionalaren baitan eta 18:00etatik aurrera, “Kirola eta nortasuna. Euskal Pilota eta bere modalitateak” Javier Clua, La Platako Euzko Etxea-ko lehendakariaren hitzaldia. Ekintza hau Humanitate eta Hezkuntza fakultateko Gorputz-Hezkuntza sailak, La Platako Unibertsitateko Euskal Gogoetarako Katedra Askeak, eta Euzko Etxeak antolatuta. Lekua: Humanitate eta Hezkuntza fakultatean, E1 gelan. (48 kalean, 6. eta 7.aren artean).