Urriaren 11n, ostirala, 'Jai Ta Lan' ikus-entzunezko ekitaldia egongo da Lizarraenean. David Hankek eta Isa Suarezek (gitarra eta armonika bata; teklatua, baxua eta soinu elektro-akustikoak bestea) asmatutako melodiak ipiniko dizkiete Felipe Manterolak eta Pío Caro Barojak sortutako bi pelikulei, 'Sin título' 1929, dokumental mutua eta 'Navarra, las cuatro estaciones' 1970-1971, hurrenez hurren.
Zinema saioa eta gero, ikusleekin hizketaldia antolatuko da. Iraupena, guztira, ordu betekoa izango da.
Basque Electronic Diasporak (B.E.D) eginiko produkzioa, Euskal Kultura Institutua eta 'El Museo Vasco y de la Historia de Baiona'ren babesarekin.
Informazio gehiago Eusketxeren webgunean