Izaskun Bilbao, Eusko Legebiltzarreko Buruaren bisitaren harira afari herrikoia egingo da gaur, urriak 7, arratseko 19:30etatik aurrera New Yorkeko Euskal Etxean. Eusko Legebiltzarrak New Yorkeko euskal komunitatea gonbidatzen du ekitaldi honetara. Sukaldaria Iñaki Lete izango da.
Euskal Etxearekin kontaktatzeko deitu 201-261-169 telefonora eta Itziarregatik galdetu.