Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak deia luzatzen die bere bazkideei larunbatean, irailaren 7an, elkartearen egoitzara (Sarmiento eta De Santibañez) bertara daitezen, Urteko Ohiko Biltzarrera. Zuzendaritzako hainbat kargu berrituko dira eguneko gai-zerrendaren baitan, hala nola lehendakaria, idazkaria, duruzainordea, 1, 3, etaq 5. bazkide titularrak, eta 1 eta 3. bazkide ordezkoak, baita Batzorde Kontu Ikuskatzailea ere.