New Yorkeko Eusko Etxeak antolatutako itsaski-jatea honako produktuak edukiko ditu: barne maskordunak, otarrainak, otarrainskak, izkirak, txirlak, etab. Jarduera 19:30etan hasiko da eta partaide guztiek ardo beltza, gorria eta txakolina oso prezio onean erosteko aukera edukiko dute. Erreserbaren salneurria $35ekoa da, baina antolatzaileek parte hartzea mugatua dela adierazten dute. Beraz, izena ematea lehenbailehen egitea gomendatzen dute. Informazio gehiago jasotzeko interesa duten pertsonek Euskal Etxearekin harremanetan jar daitezke hona idatziz.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


