euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Islandian 32 euskal baleazale hil zituzteneko 400 urteurreneko mintegia Aquariumean

2015/07/18

Non: Donostia, Gipuzkoa

2015eko irailean 400 urte beteko dira Islandian balearen ehizan zebiltzan 32 euskal arrantzale erail zituztela. Urteurrena dela eta, nazioarteko kongresu akademikoa burutu zen joan den apirilean Islandian. Kongresu horrek jarraipena izango du orain, uztailaren 17an Donostiako Aquariumean burutuko den jardunaldian. Goizean zehar Michael Barkham, Alvaro Aragón, Xabier Irujo, Ricardo Etxepare, Aurelie Arcocha eta Mari Jose Olaziregi adituek hitzaldiak eskainiko dituzte; arratsaldean, sarraskiari buruzko liburu bat eta erakusketa bat aurkeztuko dira. Hona PROGRAMA OSOA.

University of Nevada Renoko Center for Basque Studies guneak eta Euskal-Islandiar Adiskidetza elkarteak antolatu dute jardunaldia, Donostiako Aquariumaren eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz.

Sarrera irekia eta doan izango da.

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia