"Geratzen dena" erakusketa, urriaren 15etik azaroaren 4ra, astelehenetik larunbatera, 11etatik 20;00etara Madrilgo Euskal Etxean (Jovellanos 3).
Iryna Gragera artistak kezkabide berari estuki lotutako bi proiektu aurkeztuko ditu Madrilen, ardatz duela zer geratzen den gutaz tokiz, kulturaz eta testuinguruz aldatzen garenean.
Urriaren 15ean, bere bakarkako «Geratzen dena» erakusketaren inaugurazioa egingo da. Erakusketa horrek memoriaren, lekualdatzearen eta identitatearen eraikuntzaren inguruan egin duen ikerketa artistikoaren zati bat biltzen du.
Bi egun geroago, urriaren 17an, jendaurrean aurkeztuko du ArtExpats; kultura, herrialde eta identitate ezberdinen artean bizi diren artistei dedikatutako ikus-entzunezko eta kultur plataforma berria.
ArtExpats-en lehen ataleko protagonista Natxo Arteta izango da, Madril eta Pittsburgh artean bere bizitza eta jarduera artistikoa garatzen dituen artista euskal-estatubatuarra.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


