Iruñeko Motxila 21 bandak, down sindromedun zenbait gaztek osatua, kontzertu sorta eskainiko du Londresen bertako The AutistiX-ekin batera. Euren musika eta bideoak Youtuben topa daitezke. Besteak beste El Drogas (eta Barricada) eta Marea-rekin jo izan dute elkarrekin.
Londresen , gazte europarrak gizarteratzeko progrfama baten barnean egingo dituzte emanaldiak.
Azken kontzertua abuztuaren 31ean, arratsaldeko 7etan, "at the Timber Lodge in the Olympic Park, Stratford, London E16"n joko dute, sarrera doainik, nahiz eta borondatea ongi etorria izango den.
-Antolatzaileekin kontaktatzeko: Susan Zur-Szpiro (susanzs231@gmail.com)