Washintongo Kennedy Centerren aritu ondoren, Iruñeko Orfeoiak bi emanaldi eskainiko ditu New Yorkeko Carnegie Hall-en.
San Petesburgoko Marlinski Teatroko Orkestrarekin arituko da Iruñeko Orfeoia, Valeri Gervieverek zuzenduta. Mahlerren bi sinfonia joko dituzte: bigarrena eta zortzigarrena.
Emanaldiak gaur eta bihar izango dira Carnegie Hall-en.