Erroma, Italia. Aizaga Ganbera Abesbatzak 'I Castelli Incanti' jaialdian hasiko du Italian egin behar duen bira. Kontzertua ostiralean izango da, 21:15etan, Aricciako Palazzo Ghigi-n. Bertan, besteak beste, Aranburu, Busto, Mocoroa, Jose Olaizola eta Madinaren obrak aurkeztuko dituzte. Jaialdian Italia, Errumania, Espainia, Portugal eta Greziako abesbatzek parte hartuko dute. Ekitaldiari buruzko informazio gehiago, hemen.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


