'EH a la muntanya' zikloari hasiera emango diote Bartzelonako Euskal Etxean. Euskal mendizaletasunaren inguruan arituko dira bertan. Gaur, Espainiako zailtasuneko eskaladako txapelketa bigarren aldiz irabazi ondoren, psikoblokaren inguruko proiekzio bat eskainiko du Irati Anda Gasteiztarrak eta Patxi Usobiaga eta Mikel Rierarekin batera eginiko eskaladen esperientzia kontatuko du. 19:30etan Euskal Etxean.