euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Irailaren 11tik 14ra Tarregan ospatuko diren Kale Antzerki Topaketetan hiru euskal talde arituko dira

2008/09/13

Non: Tarrega, Katalunia

Kataluniako Tarrega herriko 28. Kale Antzerki Topaketetan Gaitzerdi, Ganso eta Katu Beltz euskal  antzerki taldeak arituko dira irailaren 11tik 14ra. Gaitzerdik "Otsoko" aurkeztuko du irailaren 14an. Bertan, Txano Gorritxuren ipuin klasikoari moldaera berritzaile bat ematen zaio eta ikuskizuna eta dantza garaikidea uztartzen dira. Gansoren “Renato” lana ama hil arte beti etxean egon den mutil sentibera baten istorioa da. Telebistan erositako "Mega Circus Kit" delakoarekin bere bizitzako ametsa burutzen saiatuko da: zirkoan aritzea. Ganso irailaren 13an eta 14an arituko da. Azkenik, Katu Beltz taldearen “Gris Mate” lehen lana irailaren 13an ikusi ahal izango da, absurdura hurbiltzen den antzerki garaikidearen emaitza. Eguzkirik gabeko giro lanbrotsu batean hiru pertsonaik egingo dute topo: bere arkua zerura apuntatzen duen ikasle nahigabetua, Jainkoa erail nahiko balu bezala, haizearen ile apaintzaile izatea onartu duen ile apaintzailea eta berak garbitzen dituen botetako zimurretan iragana irakurtzen duen memoriarik gabeko bota garbitzailea.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia