Urriaren 13an, larunbatean, Iparreko Ibarra Euskal Etxeak urteroko besta ospatuko du. Eguna mus lehiaketarekin hasiko dute, eta ondoren bazkaria egingo dute. Kantaldia 13:00etan hasiko da. Bertsoez gain, dantzek ere izango dute beren lekua, San Frantziskoko Zazpiak Bat eta Iparreko Ibarra dantza taldeak arituko baitira.
Arratsaldean, pisua garraiatzeko lehiaketa ospatuko da, eta barbakoa batekin agurtuko dute besta. Jean Flesher eta Rene Caballeroren taldea arduratuko da giroa alaitzeaz.