Abenduaren 8an, "Olentzero Festa" ospatuko da Iparraldeko Euskal Etxean (Moreno 1370). Jaia iluntzeko 9:30etan hasiko da, eta afaria bukatu ondoren jokoak, abestiak eta zozketak egongo dira. Urtero bezala, Olentzero famatuak bere presentziaren oparia agindu du.
Sarrerak $60 balio du. Lekua gordetzeko, idatzi hona: ibaiak@hotmail.com
Euskal Etxeko bloga: iparraldeeuskaletxea.blogspot.com.ar