Urko Menaiaren azkeneko kontzertua larunbatean, abuztuaren 27an, izango da, NABOko euskal etxe gazteenaren eskutik, Rhode Island Basque Club antolatzaile. New Yorketik gertu dagoen estatu honek jai-alai kantxa bat izan zuen urtetan, Newport-en, gaur egun itxia dena, zaldi-lasterketarako apostuleku bihurtuta, nonbait.
Bertan gelditu ziren pilotari ohiek eta beste lagun euskaldun batzuk gauza izan ziren euskal elkarte bat sortzeko, euren belaunaldi berrientzat euskalduntasuna gordetzearren, eta hori da estatu txiki honetako euskal etxea.
Urko Menaiaren emanaldia eguerdi t'erdietan izango da (12:30pm-etan alegia) Portsmouth herriko Abbey School-en (285 Cory's Lane).
-Euskal etxe antolatzailearen webgunea: http://ribasque.weebly.com

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


