'Interfilm' Berlingo Nazioarteko Laburmetraien 24. Jaialdia ospatzen ari da azaroaren 4tik 9ra. Jaialdiko antolatzaileek euskal laburmetraiei buruzko emanaldiak burutuko dituzte egun hauetan zehar, 'Euskal Laburmetraiak 10 urtez' goiburupean, euskal laburmetraigintzari omenaldi eginez. Gaurko emanaldia arratseko hiruretan hasiko da 'Hackesche Höfe Filmtheater' antzokian. 'Amor de madre' (Koldo Serra), 'La primera vez' (Borja Kobeaga), 'La gallina ciega' (Isabel Herguera), 'Terminal', 'Traumalogía' (Daniel Sánchez Arévalo), 'Máquina' (Gabe Ibañez), 'Sintonía' (Jose Mari Goenaga) eta '7:35 de la mañana' (Nacho Vigalondo) izango dira erakutsiko dituzten laburmetraiak. Sarrerak 7€ kostatuko dute.
'Interfilm' Jaialdiko bloga