Ostiral honetan Iñaki Dieguez soinujoleak kontzertua emango du Chinon, euskal etxeak gonbidatuta. Dieguez irundarrak bere azken lana aurkeztuko du: "Birak". Dieguez "Cirque de Soleil" ikuskizunarekin lanean aritu da azken hiru urteotan, bakarkako lana atera zuen arte.