Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak larunbat honetan, abuztuaren 14ean, Buenos Aires hiriburutik datorren Tuba Tango talde ospetsuaren emanaldia aurkezten du euskal egoitzako emanaldi aretoan. Taldea 1967an eratu zen eta hirugarren belaunaldia ari da dagoeneko tangoa eta tuba instrumentua elkartzen dituen bere ikuskizunak eskaintzen.
Sarrerak eskuratu nahi dituenari, aldez aurretik egin dezala eskatzen zaio. Aski du horretarako 421050, 428036, 422552, 421661 edo 420722 zenbakietako batetara deitzea, edo Euskal Etxeko kideren batekin kontaktatzea.
-EEaren bloga: http://centrovascochivilcoy.blogspot.com
-Taldearen webgunea: www.tubatango.com