euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Ikuskizun artistikoa, Habanako Euskal Etxearen 140, urteurren programako parte

2017/07/11

Non: Habana, Kuba

Bere 140. urteurrena ari da ospatzen Habanako "Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia" elkartea, euskaraz honako beste izen hauek ere hartzen dituena: Habanako Ongintza Euskal Elkartea, edo Kuba edo Habanako Euskal Etxea.

Hona aste honetarako egitarau osoa:

Uztailaren 10ean, astelehena

-14etatik 20etara. Euskal Etxeko ‘Sustrai’ artisau taldearen lanen aurkezpena. Musika kubatar tradizionala, lagunen arteko bilerak, artista gonbidatuak… Euskal Etxeko behin-behineko egoitzan (Gervasio kaleko 615.ean, Reina eta Estrella artean), Habanan

Uztailaren 11an, asteartea

-14:00etan. Ikuskizun artistikoa Arte Ederren Antzokian (Trocadero, Monserrate eta Zulta kaleen artean), Habana Zaharrean

Uztailaren 12an, asteazkena

-14:00etan. Hitzaldia emango du Arte Ederretako Hemizikloan  "Euskal Herria-Kuba, atzo eta gaur" gaiaz Jose Migel Arrugaetak. San Rafael-en, Monserrate eta Zuluetaren artean (Centro Asturiano ohia)
-17:30etan, "Kutsidazu Bidea, Ixabel" filma Euskal Etxearen egoitzan bertan

Uztailaren 13an, osteguna

-10:00etan. Euskal Etxeko dantzari txikien dantza erakusketa (Euskal Etxeak jakinarazi du sortu berria dela taldea eta irakaslerik ez dutenez, bideoen bidez ikasten ari direla). Dantza erakustaldia Alde Zaharreko Calle de la Madera-n izango da (Tacon-en, Obispo eta O'Reilly artean, Habana Zaharrean)
-14:00etan bazkaria, bufeta, Ana' jatetean, Malecón eta Blancon
-17:00etan, Kubako musika tradizionala. 'Casa Egrem'en, Habana Erdigunean
-18:00etan, aurreko ekitaldiekin paraleloan, El Negociador filma Cinecito aretoan

Uztailaren 14an, ostirala

-9:00etan. Bisita gidatua Pinar del Rio probintziako Garay anaiek sortutako ‘Guayabita del Pinar’ ron-fabrikara. Bazkaria landan, Tabako lekua, 2014an ‘Hombre Habano’ saria jaso zuen euskal jatorrizko Rogelio Ortuzarren arrantxuan

Uztailaren 15ean, larunbata

-10etan. Hitzaldia Arte Ederretako Hemizikloan, Habanako San Geronimo Unibertsitate-Eskolako dekano-orde Felix Julioren hizlari: ‘Tenpletea, bere historia eta Gernikako Juntetxearekin daukan antza’
-18etan, Zine Zikloaren azken emanaldia, Cinecito aretoan. Asier eta Biok filmarekin

Uztailaren 16an, igandea

-10:00etan: Azken agurra eta adiskidetasun ekitaldia. Habanako Andaluziar Zentroan (Prado, Virtudes eta Neptuno artean)



« Maiatza 2024 »
 
 
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia