euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

IK Irakurle Kluba-ren saio berri bat, euskal literaturarekiko ezagutza zabaltzeko hitzordu berri bat Euskal Etxean

2010/01/13

Non: Bartzelona, Katalunia

Gaur asteazkena, 2010eko urtarrilaren 13an, IK edo Irakurle Klubaren saio berri bat Batzelonako Euskal Etxean, arratsaldeko zazpietan. Euskal literatura Katalunian ezagutarazteko, Bartzelonako Euskal Etxeak abian ipinitako ekimena da IK.

"Irakurleak hilabeteko lehen asteazkenean bilduko gara ordu pare batez, euskal liburu bati buruz hitz egiteko. Liburuak euskaraz sorturiko literatur lanak izango dira, baina euskaraz ez dakitenek ere parte hartzeko aukera izan dezaten, jatorrizkoak ez ezik itzulpenak ere berdin-berdin erabiliko ditugu".

Dinamizatzaile batek gidatzen ditu saioak. Parte hartzeko, Euskal Etxean izena eman behar izango da eta 5 euroko matrikula ordaindu bazkide ez direnek, bazkideentzat doakoa baita.

Euskal Etxearen webgunea: www.euskaletxeak.org



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia