euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

II. Txikien Topaketa eta Kanpamendua, Eusko Biltzar Euskal Etxeko Beti Dantzari Taldeak antolatua

2014/09/27

Non: Coronel Pringles, Argentina

Asteburu honetan, irailaren 27 eta 28an, Txikien --6 eta 15 urte arteko umeentzako-- II. Topaketa egingo da Coronel Pringleseko Eusko Biltzar euskal etxean, Mitre kaleko 250. zenbakian. Bertako Beti Dantzari taldeak antolaturik, ekitaldia larunbat goizean hasi eta igandeko arratsaldean bukatuko da.

Topaketarekin batera gaupasa egitera gonbidatzen ditu euskal etxeak bisitariak. Gaua euskal etxean bertan pasako dute, kanping dendetan. Bi egunetan zehar, jolas, kanta eta dantza egingo dute partaideek.



« Maiatza 2024 »
 
 
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia