Azken urteotan tradizioa izan den bezala, Idiazabal artzai gazta egiten duen Kooperatibak gazta-dastatze batean parte hartzeko aukera eskeiniko die Madrileko euskal etxeko bazkideei. Egoitzako 4. solairuan bi dastatze saio izango dira: 18:00etan eta 19:30etan.
Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Idazkaritzan (Tfnoa. 91 531 45 93) Azaroaren 12, ostirala baino lehen. Erreserbak onartuko dira toki guztiak bete arte.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


