Harkaitz Cano eta Rikardo Arregi idazleak Barbara Stawicka itzultzailea eta Jabier Muguruza eta Mikel Azpiroz musikariekin burutzen ari diren birak azken ekitaldia izango du ostegun honetan, apirilaren 20a, Gnieznoko Kultur Etxean arratsaldeko 18:00etan hasita.
Ekitaldi honekin amaituko da Etxepare Euskal Institutuak Varsovian, Poznanen eta Gniezno hirietako unibertsitateetan antolatu dituen ekitaldiz beteriko "Euskal udaberria''.