Gaur igandea, uztailak 5, Londresko Euskal Etxeak antolatutako ibilaldia. Irteera Hertfordshireko Ivinghoe Beacon era izango da. Bertan 13 kmko ibilbidea egingo da paisaiaz disfrutatu ahal izateko. Gainera, mintza praktika egiteko aukera izango dute hala nahi duten euskara ikasleek. Goizean Londresetik irten eta arratsaldeko seirak aldera itzultzea da antolatzaileen asmoa.
Informazio gehiagorako hona jo: londonbasquesociety@googlemail.com
Oharra: ekimena larunbaterako iragarri zen hasieran, baina ondoren igandera bideratu zen.