Ostiral honetan, urriaren 18a, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak San Luis Potosiko Universidad Autónoma de San Luis Potosí (UASLN) bisitatuko du eta bilera egingo du hango errektore eta zuzendaritzarekin 11:30tan. Arratsaldean, aldiz, Mexiko Df-n izango da eta Euskal Etxera bisita egingo du (Aristoteles 239, Colonia Polanco). 20:00tatik aurrera egingo duen hitzaldian, Ibarretxek "Lehendakari Agirre Center" ekimenaren azken proiektuen berri emango die euskal elkarteko kideei.