Boloniako Unibertsitatean hizkuntza eta literaturari buruzko "La España plural" mintegiaren bigarren eguna izango da astearte honetan, martxoaren 20a.
Gaurkoan Iban Zaldua idazleak hartuko du euskal lekukoa literaturari buruzko mahainguru batean arituko da, Ricardo Menéndez Salmón eta Jordi Puntí egileekin batera. Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da Aula de' Poeti-n (Strada Maggiore, 45).