Larunbat honetan, urriaren 26a, Ibaeta Abesbatzak kontzertua eskainiko du Saint-Louis en L'Île elizan. Emanaldia 16:00tan hasiko da. Errepertorioa euskal musikagileen 16 lanek osatua izango da, besteak beste: Peñafloridaren Irten Ezazu, Uruñuelaren Agur Maria, Madinaren Aita Gurea, Santestebanen Goizeko Izarra; Aita Donosti eta Raimundo Sarriegiren lanak eta baita Xabier Lete, Mikel Laboa edo Benito Lertxundiren kantuak ere.